Agamemnon | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Atreo |
Ama | Aerope (en) |
Ezkontidea(k) | Klitemnestra |
Bikotekidea(k) | Chryseis (en) , Briseida eta Kasandra |
Seme-alabak | Orestes, Ifigenia, Krisotemis, Elektra, Laodice (en) , Ifianasa, Teledamus (en) , Chryses (en) , Pelops (en) , Halaesus (en) eta Hyperion (en) |
Anai-arrebak | Menelao, Anaxibia eta Astyoche (en) |
Agamemnon,[1] mitologia klasikoan, Argosko eta Mizenasko elezaharretako erregea zen; Atreoren semea eta Menelaoren anaia. Iliadan, grekoen buruzagi ageri da, akaziar tropak gidatzen ditu.
Helenaren ahizpa zen Klitemnestrarekin ezkondu zen, haren senar Tantalo hil ondoren. Klitemnestrarekin hiru seme-alaba izan zituen: Ifigenia, Elektra eta Orestes. Troiako gerran Greziako armadaren agintari hautatu zuten, eta Ifigenia sakrifikatu zuen, Artemisa baretzearren. Troian garaile izan zen, eta Kasandra hartu zuen guda harrapakintzat.
Hamar urte kanpoan egin zituen, eta etxera itzuli zenean Klitemnestrak eta haren maitale Egistok hil zuten. Bere seme Orestesek hartu zuen hilketa horren mendekua.