Agility txakurrekiko kirol modalitate lehiakor bat da non gidari batek bere txakurrari oztopo fisiko batzuetatik gidatzen duen. Oztopoak garbi pasatu behar ditu ahalik eta azkarren. Gehienetan uhalik gabe, jostailu gabe eta sustagarririk gabe parte hartzen dute. Gidariak ezin du txakurra ezta oztopoak ukitu. Beraz, gidariaren kontrola ahotsean, seinaleetan eta gorputz-hizkuntzan eraman behar du. Agility zirkuitua oztopo-kopuru zehatz batzuetan datza, epailea, txakurrak jarraitu behar izango duen ordena diseinatuko du, probaren arauen arabera. Zirkuituak korapilatsuak dira, bere gidariaren ordenak jarraitzeko. Lehiaketan zehar gidariak txakurraren abiadura erabaki behar du.