Aginaga | |
---|---|
![]() | |
Oria itsasadarra eta Aginaga | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | Buruntza-Beterri |
Udalerria | Usurbil |
Administrazioa | |
Posta kodea | 20170 |
Herritarra | aginagar edo aginagatar |
Ezizena | Inbidiosoak |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′21″N 2°04′27″W / 43.2725°N 2.0742°W |
Azalera | 5,4 km² |
Garaiera | Frontoi inguruan, 25 metro Aginagamendi tontorra, 220 metro |
Dentsitatea | 85,74 bizt/km² |
Aginaga Usurbilgo (Gipuzkoa) auzo bat da, herri sentimendu handikoa[1]. Bereziki ezaguna da angulari eta itsaskien industriari esker. Buruntza-Beterri eskualdean kokatzen da eta Donostiko Barruti judizialean dago. 2022an, 463 biztanle ditu.
Oriaren itsasadarraren ertzean eta Andatza mendiaren Iparraldean kokatzen da[2]. Mugakide ditu: ekialdetik, Usurbilgo Elizalde, Intxuspe errekak bananduta; mendebaldetik, Orio, Sariakola errekak banatuta; Iparraldetik, Igeldoko lurrak, Aitzasaten; eta hegoaldetik, Oriaren itsasadarra (aginagarrek Errioa deitzen diote), non urez bestalde Urdaiaga aurkitzen den eta Altzonaz zubia gurutzatuta Txoko Aldeko auzunea.
Aginaga bi ingurunetan banatzen da, Goi Aginaga, baserri isolatuz osatutako auzunea eta Behe Aginaga, ibaiaren inguruan osatutako sei auzune. Hauek lirateke auzuneak: Intxaurreta, Mapil, Ezpaldi, Urruzmendi, Galardi eta Kaxkoa. Azken horretan daude Ariztitxo frontoia, Eskola Txikia, Eliza Zaharra Elkarguna (garai bateko Eliza zena) [3], Arrate Zahar Egoitza eta Asisko San Frantzisko Deuna Parroki Eliza (Eliza berria). Bertatik gertu, Aginagako hilerria dago, muinoan.
Kaleak kaxkoan soilik aurki ditzakegu, beste auzune guztiak etxe edo baserri sakabanatuz osaturik daude. Hauek dira Aginagako kaxkoan aurki ditzakegun hiru kaleak: