Agrigentoko setioa (K.a. 406)

Agrigentoko setioa
Siziliar gerren parte bat
Greziar-puniko maskaren nahasketa.
DataK.a. 393
LekuaAgrigenton, Sizilian
Koordenatuak37°18′40″N 13°34′36″E / 37.31108°N 13.57655°E / 37.31108; 13.57655
EmaitzaAgrigento, doriar hiria, arpilaturik
Gudulariak
Agrigento
Sirakusa
Kartago.
Buruzagiak
Dafneo
Dexipo
Hanibal Magon
Himilkon Hannon
Indarra
40.000 oinezko
40 trirreme
120.000 oinezko
120 trirreme
Galerak
Ezezaguna > 6.000 soldadu

Agrigentoko setioa K.a. 406an gertatu zen Sizilian; kartagotar ekintzak zortzi hilabete iraun zuen. Armada punikoak, Hanibal Magonek zuzenduta[1], Agrigento doriar hiria setiatu zuen errepresalia gisa greziarrek Siziliako kolonia punikoak eraso zituztelako. Aipatutako hiriak aurre egin zion kartagotar armadari, Sirakusatik laguntza etorri arte, eta horren ondoren setio altxatu zen. Setioaren erdian, kartagotarrek izurri bat jasan zuten eta bizirik irten zirenak egoera larrian egon ziren greziarrek hornidurazko lerroak moztu zizkietelako. Hala ere, kartagotar flotak, orain Himilkonek zuzendurik (Magonida familiakoa), harrapatu zuen Sirakusatik zetorren hornidurazko ontziteria. Horren ondoren, greziarrak goseak jota egon ziren. Horrek eragin zuen, lehenbiziz, Siziliako greziarren arteko banaketa eta gero, Agrigentoko populazio gehienak hiria uztea. Himilkon horretaz bailatu zen hiria arpilatzeko.

  1. Magonida familiakoa errege bat zen, ez nahasi Barzida familiako Hanibal ospetsuarekin.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne