Agrokimika nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiltzen diren produktu kimikoak aztertzen dituen kimikaren diziplina bat da. Helburua nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpena modu eraginkor eta iraunkorrean hobetzea da, elikagaien segurtasuna eta ingurumenaren babesa bermatuz. Adar honetan ongarri edota ongailuak ez ezik, pestizidak (herbizidak, insektizidak, fungizidak... ), hormonak eta elikagai-gehigarriak ere sar daitezke. Gaur egun, genetika-teknologiaren bitartez izurritei aurre egiteko espezieak lortu nahi dituzte. [1][2]