Aguirre, der Zorn Gottes abenturazko film dramatikoa da, Werner Herzog alemaniar zinemagileak 1972an zuzendu zuena. Klaus Kinski, Ruy Guerra eta Peter Berling izan ziren aktore nagusiak. Laster kultuzko film bilakatu zen; Time aldizkariak historiako 100 Film Onenen zerrendan sartu zuen. Filmaren estilo bisualak eta narrazio-elementuek eragin handia izan zuten Francis Ford Coppolaren Apocalypse Now filmean.[1]