Ahmed Orabi | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1882ko ekainaren 17a - 1882ko uztailaren 20a
1882ko otsailaren 4a - 1882ko maiatzaren 26a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Zagazig (en) ![]() | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Lehen hizkuntza | arabiera | ||||
Heriotza | Kairo, 1911ko irailaren 21a (70 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Al-Azhar unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | arabiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Gradua | brigadier miralay (en) ![]() | ||||
Parte hartutako gatazkak | Anglo-Egyptian War (en) ![]() Urabi revolt (en) ![]() | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama |
Ahmed Orabi edo Ahmed Urabi koronela (arabieraz: أحمد عرابى, ˈæħmæd ʕoˈɾˤɑːbi ahoskatua; Harya-Ruzna, Behe Egipto, 1841eko martxoaren 31 – Kairo, 1911ko irailaren 21a), baita Orabi Pasha, Ahmed Oraebi edo Ahmed Pasha Orabi el-Masri ere, egiptoar militarra izan zen. 1879. urtean koronel-maila zuen. Alderdi nazionala sortu zuen europarren aurka eta parlamentu bat osatzeko eskatu zuen. 1881. urtean Gerrako ministro izendatu zuten. Alexandrian bizi ziren europarren aurkako matxinada bat bultzatu zuen, baina ingeles-frantses gudarosteek hiria hartu zuten. 1882. urteko irailean ingelesek Urabi garaitu zuten Tell al-Kabirren. Preso harturik, Zeilanera deportatu zuten. 1901. urtean Egiptora itzuli zen.