Ahoa edo sorbatza ebaketa-tresna nahiz arma zuri baten ertz ebakitzailea da. Aho hori harrizkoa da (adibidez silexa), metalezkoa (normalki, altzairua), zeramikazkoa edo beste material batez egina.
Ebakitzeko tresnak gizakiaren asmakizunik zaharrenen artean daude, eta gaur egun ere erabiltzen dira eguneroko bizitzan, janaria prestatzeko, borrokarako edo beste hainbat helburutarako.
Geometria aldakorra dute, moztekoa edo ebakitzekoa, tresnaren helburuaren araberakoa.