Goiko gorputz-adarrak enborrari itsatsita eta esku-ahurrak beherantz dituela.
Beheko gorputz-adarrak ere luzatuta daude, oinak flexio neutroan eta behatz lodien punta gorantz dutela.
Etzanera horretan, gorputzaren jarrerak espazioaren hiru ardatzekiko definitzen dira :
Aurreko/atzeko ardatza: Aurretik aurrekoa edo sabelekoa deitzen zaio (beheko gorputz-adarretan izan ezik, dortsala baita). Atzetik atzealdekoa edo dortsala deitzen da.
kranio-kaudal ardatza: Goitik goikoa, garezurrekoa edo zefalikoa deitzen da, eta behetik behekoa edo kaudala.
Albotik albora ardatza: erdiko lerrotik erdibitzailea edo barnekoa deitzen da, eta kanporantz (eskuinerantz edo ezkerrerantz) albokoa edo kanpokoa, eskuinekoa edo ezkerrekoa, hurrenez hurren. Eskuinekoa edo ezkerrekoa behatutako gorputzarekiko da beti.