Aimo Kaarlo Cajander (Uusikaupunki, 1879ko apirilaren 4a – Helsinki, 1943ko urtarrilaren 21a) finlandiar botanikari eta politikaria izan zen. Finlandiako lehen ministroa izan zen 1922an, 1924an eta 1937tik 1939ra.
Mendi Ingeniaritzako irakaslea izan zen 1911tik 1934ra eta 1934tik 1943ra Finlandiako Baso eta Parkeen Elkartea zuzendu zuen.
1922an sartu zen politikan, lehen ministro izendatu zutenean, aurretik inolako kargu politikorik izan gabe. 1924an behin-behineko gobernu bat zuzendu zuen parlamenturako hauteskundeak prestatzeko.
1927an Alderdi Nazional Aurrerakoian sartu zen eta 1929an Defentsa ministro izendatu zuten. 1929an diputatu hautatu zuten eta 1933tik 1943ra ANA zuzendu zuen. 1937an, Kyösti Kallio presidenteak Sozialdemokratekin eta Nekazaritza Ligarekin koalizio gobernu bat eratzea agindu zion.
Cajander idealista bat izan zen, eta ez zuen uste Sobietar Batasunak Finlandia erasoko zuenik 1939an. Horregatik, finlandiar armadak gaizki prestatutako Neguko Gerrari aurre egin zion.