Ainara Maia | |
---|---|
![]() (2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1976ko ekainaren 6a (48 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea UNED |
Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa ingelesa alemana txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, editorea eta didactician (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() |
Ainara Maia Urrotz —Ainara Maya Urroz izen-deiturez ere ezaguna— (Irun, Gipuzkoa, 1976ko ekainaren 6a) euskal idazlea eta itzultzailea da. Euskal Filologiako lizentzia eskuratu zuen 2002an, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa masterra 2004an.[1] Euskara du ama hizkuntza, eta berak esana da «euskarak nau ni egiten»; horrez gain, gai da gaztelaniaz, frantsesez, alemanez, ingelesez eta txekieraz komunikatzeko.[2]
2006-08 bitartean Idazle Eskola graduondokoa egin zuen Bergarako UNEDen.
2008tik 2014ra Brnoko Masaryk unibertsitatean (Txekian) aritu zen euskara irakurle lanetan. Harrezkero, trebatzaile, irakasle, itzultzaile eta euskara teknikari lanak txandakatu ditu.