Aingura

Bilboko aingura eskultura.

Aingura bat, itsasontzi bati, itsaslasterragatik arduratu gabe, itsasoan bere posizioa finkatzea ahalbidetzen dion itsas nabigazioko tresna bat da, itsasaldiaren indarrari aurka egiten diona.

Aingurak ontzia hondoan finkatzeko balio du, ontziari geldirik eusteko kanpoko laguntzarik gabe. Ainguratzea aingurarekin egiten den maniobra da. Aingurak bota daitezke, halaber, ontzia premiaz geldiarazi behar izanez gero. Horretarako, ontziak bi aingura izan ohi ditu amuletan; ontzi batzuek, gainera, beste aingura bat izaten dute txopako atze ebakian. Itsasontzi handiagoek hiru izaten dituzte: bat txopan[1] eta bi brankan[2], kateen bidez elkartuak.

Aingura astunenak 3 tona pisatzera hel daitezke. Ehun mila tona baino gehiagoko petrolio-ontzietan, 13 eta 15 tona artean pisatzen dute, eta itsasontzi handiagoetan, hogei tona baino gehiago.

  1. Txopa (nautika). 2016-10-31 (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
  2. Branka. 2017-10-08 (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne