Aita Santuaren hutsezintasun

Erromatarrak San Petri basilikan bozkatzeko egunean (1870)
Artikulu hau dogma katolikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «hutsezintasun».

Erromatar Eliza Katolikoaren teologiaren arabera, Aita Santuaren hutsezintasuna dogma bat da: horren bitartez, Aita Santuak fede eta moralei buruzko gaietan «Aita Santuaren definizio solemne» edo adierazpen ex cathedra mailako erabaki dogmatikoa iragartzen duenean, ezin du hutsik egin. Erabakia fede-egia bilakatzen du, baldintzarik gabeko esanekotasun eragiten duena eta bat ere aurkakotasunik onartzen ez duena.[1]

Vatikanoko I. kontzilioak 1870ean ezarri zuen fede-dogma hori, Pio IX.ak aldarrikaturiko Pastor Æternus konstituzioaren bitartez.[2] Harrezkero, Eliza Katolikoak dogma bakarra baino ez du promulgatu, 1950eko azaroaren 1ean Pio XII.ak Andre Mariaren Jasokundearena hain zuzen ere (hala ere, apezpikuei kontsultak egin zizkien).

  1. (Gaztelaniaz) Giussani, Luigi. (2004). Por qué la Iglesia: Curso básico de Cristianismo. 3 Encuentro, 224-226 or. ISBN 9788474907186..
  2. (Frantsesez) Conzemius, V.. (1971). «Pourquoi l'autorité pontificale a-t-elle été définie précisément en 1870 ?» Concilium (64).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne