Akemenestar Inperioa الهخامنشیان Hakhâmaneshiyân | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
K.a. 550 – K.a. 330 | |||||||||||||
Monarkia | |||||||||||||
| |||||||||||||
Inperioaren hedadura handiena, K.a. 500 aldean. | |||||||||||||
Geografia | |||||||||||||
Hiriburuak | Pasargada, Ekbatana, Persepolis, Susa, Babilonia | ||||||||||||
Kultura | |||||||||||||
Hizkuntza(k) | Antzinako persiera, aramaiko inperiala, elamera, akadiera | ||||||||||||
Erlijioa | Zoroastrismoa | ||||||||||||
Historia | |||||||||||||
Persepolisen eraikuntza | K.a. 550 | ||||||||||||
Mediar Gerrak | K.a. 498-448 | ||||||||||||
Alexandro Handiaren konkista | K.a. 334-330 | ||||||||||||
|
Akemenestar Inperioa[1] (persieraz: هخامنشیان, Hakhâmaneshiyân), batzuetan Lehen Persiar Inperioa deitua, Iran Handia izeneko eskualdea gobernatu zuen Mediar Inperioaren ondorengoa izan zen[2], Ziro Handiak sortua. Persiar eta Mediar inperioak, batzuetan, biak batera Mediar-persiar Inperioa izenaz dira ezagunak, beste inperio batzuk ere barnean hartuta.
Antzinaroko inperiorik handiena izan zen, hiru kontinentetan zabaldua: Asia, Afrika eta Europa. Une gorenean, ia 8 milioi kilometro koadroko eremua hartzen zuen[3][4], eta Iran, Afganistan, Pakistan eta iparraldeko India, Erdialdeko Asiako eskualde batzuk, Anatolia, Trazia eta Mazedonia, Itsaso Beltzaren kostaldeak, Irak, iparraldeko Saudi Arabia, Jordania, Palestina/Israel, Libano, Siria eta antzinako Egiptoko hiri nagusiak ia Libiaren mendebalderaino zituen bere barnean.
Mendebaldeko Europako historiografian Mediar Gerretan greziar hirien etsaia izateagatik, juduak Babiloniako esklabotzatik askatzeagatik eta hizkuntza ofizialak ezartzeagatik da ezaguna. Alexandro III.a Mazedoniakoak K.a. 330 inguruan inperioa inbaditu eta desegin ondoren, banatu eta Ptolomeotar Erresuma eta Seleukotar Inperioaren artean banatu zen. Haren lurraldeak zibilizazio helenistikoaren zati bat izan ziren. Inperioa berriro eratu zen partiar eta sasandar aroetan.