Akenio bat fruitu lehor bat da, hazi bakarrekoa eta indehiszentea, non perikarpoa ez dagoen haziarekin bateratua.
Hitza grezieratikoa da: ἀ, a ukatze aurrizkia + χαίνειν, khainein zabaldu, fruituaren indehiszentzia dela-eta.
Akenioa eratzen da karpelo bakarretik edo anizkoitzetik (poliakenioa).
Akenioak hegaxkak baditu, samara deritzo, astigarra esaterako.