Akha (edo aja), antzinako egiptoarren ustetan, gizakiaren elementuetako bat izan zen, egiptoar mitologiaren historian zehar esanahiz aldatu zuen arren. Haien iritziz, giza izpirituaren osagaiak hauek ziren: ib, ka, ba, akh, ren eta sheut. Hasieran, karen eta baren bateraketa aldaezina zen, izpirituaren beste zatiak, egiptoar mitologian, gorputz fisikoaren heriotzaren ondoren batasuna sortzen zuena. Adiera horretan, mamuaren antzekoa zen.