Akitaniako Bidea (edo Via Aquitania)[1] erromatar galtzada nagusietako bat zen, zalantzarik gabe 14. J.-C. Narbona, Galia Narbonensiseko hiriburua, Tolosa eta Bordelerekin lotzeko,[2][3] Bide hau, K.a. II. mendeko trazaduretan oinarrituta eraiki zen eta Italiako ardoen salerosketaren gorakadaren eraginez sortutako ardatza da. Tolosa eta Narbona arteko lotura bereziki garrantzitsua izan zen, beste kasu batzuetan ez bezala, nabigazioa eta merkantzien garraioa bermatzeko kalitate oneko ibai-biderik ez zegoelako. Horrek azaltzen du erromatarren bideko zati horretan aztarna ugari egotea, galtzadako zimenduak sendoak baitziren. Bordele eta Tolosa artean, aldiz, trazadura ezberdina da: lurrezko bide asko eraiki ziren, ez hain sendoak eta finkatuak; bertan, funtsean, ibai-bide batek, Garona ibaiak alegia, merkantzientzat garraio sinpleagoa ahalbidetzen zuelako.[4]