Akitaniera | |
---|---|
UMMESAHAR inskripzioa duen hilarria. Lerga. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Akitania eta Tarraco |
Eskualdea | Pirinioen ekialdea |
Hizkuntza sailkapena | |
Euskal hizkuntza | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | xaq |
Glottolog | baliorik ez |
IETF | xaq |
Akitaniera[1] edo eusko-akitaniera[2][3], Akitanian mintzatu zen hizkuntza hil eta ezezagun bat da. Antzinako euskaldunek edo agian, akitaniarrek bakarrik hitz egiten zuten hizkuntza izan zela uste izan da. Aztarna arkeologiko, toponimiko eta historikoek erakusten dute euskal hizkuntza bat edo batzuk izan zirela edo, zuzenean, euskararen aurrekaria izan daitekeela[4].
Geratu diren arrasto nagusiak Antzinako Erromako sasoiko hilarrietan, estelatan zein jainko-jainkosei eskainitako inskripzioetan daude. Hor, latinez idatzitako testuen baitan, 400 bat pertsona-izen eta jainko eta jainkosen 70 bat izen ageri dira. Hala ere, izen hauetaz gain ez da akitanierazko testurik aurkitu.
Erromatarren konkistaren aurretik hitz egiten zen eta Goi Erdi Arora arte iraun zuen.
Izendapenaren esanahi zehatzari dagokionez ez dago adostasunik, eta antzinako euskara, antzineuskara, eta baskonikoa hitzekin nahastuta ager daiteke[oh 1].
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found