Aktibazio energia erreakzio kimiko bat gerta dadin behar den hasierako energia da. Katalizatzaileek aktibazio energia jaisten dute.
Erreakzio kimiko bat gertatzeko hasierako molekulak "aktibatu" behar dira. Aktibazio energiak bi efektu ditu:
Bi efektu horien bidez molekulen arteko elkarrekintza burutzen da, eta erreakzionatzerakoan molekula berri bat sortuko dute.
Svante Arrhenius kimikariak aktibazio energiaren kontzeptua sortu zuen XIX. mendearen bukaeran. Berak honako ekuazio honen bidez definitu zuen:
Ea aktibazio energia izanik, R gasen konstante unibertsala, T tenperatura (Kelvin graduetan) eta A erreakzioaren faktorea.