Akuarela

Albrecht Dürerren 'Erbi gaztea', gouache eta akuarela paper gainean, 1502.

Akuarela edo urmargoa uretan deseginiko koloreez paper gainean ontzen den margolana da.[1] Hitza italierazko acquarella hitzetik dator. Ur kopurua edo hezetasunak, paperean nahiz pintzeletan, eragin zuzena izango du emaitza motan, baita ur eta pigmentuaren arteko proporzioan[2]. Txinatarrek papera asmatu zutenean sortu zen K.a. 110 inguruan. XII. mendean arabiarrek Al-Andalusera hedatu zuten teknologia hau eta handik Italiara pasa zen hamarkada batzuk geroago.

Akuarelaren ezaugarri nagusia gardena izatea da, gouachea berriz, opakoa. Biak dira ur-pinturak.

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. AIARTZAGUENA BRAVO, Eñaut .- Akuarelak aire zabalean. Bilbo: UEU arg. , 2023 orr. 32-45. ISBN: 978-84-8438-882-1

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne