Al Capone | |
---|---|
(1930) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alphonse Gabriel Capone |
Jaiotza | Brooklyn, 1899ko urtarrilaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Eastern State Penitentiary (en) |
Heriotza | Palm Island (en) , 1947ko urtarrilaren 25a (48 urte) |
Hobiratze lekua | Mount Carmel Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia |
Familia | |
Aita | Gabriele Capone |
Ezkontidea(k) | Mae Capone (1918ko abenduaren 30a - 1947ko urtarrilaren 25a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | Gangsterra |
Altuera | 1,79 metro |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Alphonse Gabriel Capone (Brooklyn, 1899ko urtarrilaren 17a - Palm Island, Florida, 1947ko urtarrilaren 25a) italiar jatorriko Ameriketako Estatu Batuetako gangsterra izan zen XX. mendeko 1920ko eta 1930eko hamarkadetan, nahiz eta ofizialki zur-merkataria zen.
New Yorkeko Brooklynen hasi bazen ere, Chicagon bihurtu zen krimeneko buru nabarmenena. 1920ko hamarkadaren bukaerako, FBIk bilatuenen zerrendako lehen postuan kokatu zuen. Hala ere, 1931n haren gainbehera gertatu zen, zerga-ordainketen saihestea leporatuta. Hamaika urteko presoaldia ezarririk, hil arte espetxean (1934tik aurrera, Alcatrazen) eman zituen bizitzako azken urteak.