Alfredo James "Al" Pacino (New York, 1940ko apirilaren 25a) italiar jatorriko estatubatuar aktorea da, bere belaunaldiko onenetarikotzat jotzen dena. Oscar Sarietan 7 izendapen jaso eta behin irabazi zuen, 1992ko Scent of a Woman filmarengatik. Oso ezaguna da The Godfather sagan Michael Corleone antzezteagatik.