Alan Francis Brooke, Alanbrooke 1. bizkondea (Bagnères-de-Bigorre, 1883ko ekainaren 23a - Hartley Wintney, Hampshire, 1963ko ekainaren 17a) britainiar militarra izan zen.
Frantzian bizi izan zen hamasei urte bete arte. Woolwicheko Errege Akademia Militarrean ikasi zuen eta Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen.
Bigarren Mundu Gerran Estatu Nagusiko buruzagia izan zen. Beraz, Winston Churchillen aholkulari militar nagusia eta estrategia militar britainiarraren koordinatzailea izan zen. 1944an mariskal izendatu zuten.
Ingalaterrako Lord Kondestable Garaia izan zen Elisabet II.a Erresuma Batukoaren koroatzean. Bere gerrako egunkarietan Churchill kritikatu zuen.