Alaun

Alaun
Motaantzinako hiri
Geografia
Map
Koordenatuak41°39′06″N 0°55′48″W / 41.651667°N 0.93°W / 41.651667; -0.93

Alaun (iberiar idazkeraz: ) iberiar hiria izan zen. Egungo Alagón inguruan omen zegoen, baina ezin izan da aztarnategia aurkitu. Erromatarren aurreko sedetaniar herriarena izan zela uste dute, nahiz eta zenbait iturriren arabera, bi talde horien arteko mugatik gertu egoteagatik lusoniar zeltiberiarrena izan zitekeen. Klaudio Ptolomeoren esanetan,[1] bere historiaren garairen batean baskoiena ere izan zitekeen,[2] agian Gneo Ponpeio Magnoren garaian, hau da k.a. 70. urte inguruan.

Botorritako brontzeetan agertzen da, bigarrenean batez ere.[3]

  1. Ptolomeo, Geografia (II 6.66). Ptolomeok Allauona izena erabili zuen
  2. (Gaztelaniaz) UNED. (2006-5-15). Las fuentes de la época no informan en absoluto sobre los vascones resistentes a la romanización. .
  3. Fatás Cabeza, Guillermo. El pleito más antiguo de España. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne