Alberdania | |
---|---|
Datuak | |
Mota | argitaletxea |
Jarduera | |
Kidetza | Euskal Editoreen Elkartea |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1993 |
webgune ofiziala |
Alberdania argitaletxea 1993an Irunen sortutako argitaletxe bat da. Inazio Mujika Iraola idazle eta editoreak eta Jorge Giménez Bech itzultzaile eta editoreak abiarazi zuten.
Euskarazko eta gaztelaniako literatura eskaintzen dio irakurle orori, haur, gazte zein helduei. Argitaletxearen web-orrian, literaturaz gain, kultura, soziologia, politika, filosofia, eta abar jorratzen dituzten saiakera labur ugari aurki ditzakegu, baita lekukotasun liburuak ere. Adin guztietarako literatura argitaratzen du euskaraz (% 76) eta gaztelaniaz (%24).
Bere katalogoko hamabi liburuk jaso dute Euskadi Literatura Saria, eta bik, Literatura Sari Nazionala.