Albert Memmi

Albert Memmi

Bizitza
JaiotzaTunis1920ko abenduaren 15a
HerrialdeaTunisiako Protektoratu Frantsesa  1956ko martxoaren 20a)
 Tunisia  (1956ko martxoaren 20a -
 Frantzia  (1967 -
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 4. barrutia2020ko maiatzaren 22a (99 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Germaine Memmi (en) Itzuli  (1946 -  2009)
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Aljerko Unibertsitatea
Carnot Lyceum of Tunis (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Anne-Marie Green (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
arabiera
Irakaslea(k)Aimé Patri (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta saiakeragilea
Enplegatzailea(k)École pratique des hautes études
HEC Paris
Jasotako sariak
KidetzaItsasoz-haraindiko zientzien akademia
MugimenduaAurrerakoitasuna
poskolonialismoa

Albert Memmi (Tunis, 1920ko abenduaren 15a - Paris, 2020ko maiatzaren 22a) frantziar-tunisiar idazlea izan zen.

Aita judu italiar tunisiarra zen eta ama judu bereber tunisiarra. Frantziako eskoletan hezi zen eta filosofia ikasi zuen Aljerko Unibertsitatean eta Sorbonako Unibertsitatean. Alemanek Tunisiako okupazioan preso hartu zuten derrigorrezko lan-esparru batean, baina ihes egitea lortu zuen.

Hiru kulturen bidegurutzean egon zen, eta Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko oreka aurkitzeko zailtasunean oinarritu zuen bere lana.

Literatur lanaz gain, institutuko irakasle izan zen Tunisian, eta unibertsitate irakasle Frantzian.

Tunisiako mugimendu independentista babestu zuen arren, ez zen estatu musulman berrira egokitu, bere heziketa frantsesa eta erlijio judua zirela eta. Independentzia lortu ondoren, herrialdea uztera behartu zuten.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne