Albert II.a Monakokoa[1] (izen osoa frantsesez Albert Alexandre Louis Pierre Grimaldi) Monakoko Printzerriko printzea eta estatu-burua da. Bere trataera Bere Gorentasun Txit Lasaia da. 1958ko martxoaren 14an jaio zen Monakon.
Rainier III.a Monakokoaren eta Grace Kelly aktore estatubatuarraren bigarren semea da, gizonezko bakarra. Monakoko Printze bihurtu zen 2005eko apirilaren 6ean bere aita hil zenean. Aurretik, bere aita gaixorik zegoela, Monakoko Erregeorde titulua izan zuen.
Charlene Wittstock Hegoafrikarrarekin ezkondu zen 2011n eta bi seme-alaba dituzte: