Albertus Geldermans | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Beverwijk, 1935eko martxoaren 17a (89 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia eta pistako txirrindularia |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak |
Albertus «Ab» Geldermans (Beverwijk, 1935eko martxoaren 17a) herbeheretar txirrindulari ohia da, profesionala 1959 eta 1966 artean.
Zazpi aldiz hartu zuen parte Frantziako Tourrean, eta 1962ko ekitaldian bosgarren sailkatu zen, liderreko maillot horia bi etapatan jantzi eta gero. Garaipenen artean, aipatzekoak dira 1960ko Lieja-Bastogne-Lieja klasikoa eta urte bereko Alemaniako Itzulia.
Erretiratu ostean, kirol zuzendari aritu zen eta 1968ko Tourrean Herbehereetako taldearen arduraduna izan zen, non, bere gidaritzapean, Jan Janssenek garaipena eskuratu zuen.