Albion Operazioa |
---|
Lehen Mundu Gerra |
Ekialdeko Frontea |
Albion Operazioaren mapa
|
Data | 1917ko urriaren 12a - 1917ko urriaren 20a |
---|
Lekua | Moonsund Uhartedia , Errusiar Inperioa |
---|
Koordenatuak | 60°N 20°E / 60°N 20°E / 60; 20 |
---|
Emaitza | Alemaniar garaipen erabakigarria. |
---|
|
|
|
|
|
|
Gurutzaontzi 1
10 Dreadnought
9 gurutzaontzi arin
Mina-gurutzaontzi 1
50 torpedodun gerraontzi
6 U-Boat
19 garraio itsasontzi
6 Zeppelin
102 hegazkin
24,500 gizon guztira |
2 Pre-Dreadnought
2 Gurutzaontzi
Gurutzaontzi blindatu 1
21 Destruktore
3 Kanoiontzi
3 itsaspeko
24,000 gizon guztira |
---|
|
|
S64 Torpedo itsasontzia hondoratuta 7 minaketari suntsituta 9 itsasontzi auxiliarrak hondoratuta 5 hegazkin 210 hildako eta 201 zauritu |
"Slava" Pre-Dreadnought-a hondoratuta "Grom" Destruktorea hondoratuta HMS C32 itsaspekoa hondoratuta Hildako eta zauritu zenbaki ezezaguna 20.130 gerra-preso 40 hegazkin |
---|
|
Albion Operazioa Lehen Mundu Gerrako alemaniarren aireko, lurreko eta itsasoko errusiar indarren aurkako operazio bat izan zen, 1917ko urrian, Moonsund Uhartedia okupatzeko helburua zuena. Hiru uharteak Errusiar Inperioaren parte ziren, eta Baltikoko erdialdeko eta iparraldeko itsasoa estrategikoki menderatzen zuten. Are gehiago, Errusiako hiriburuan gertatzen ari ziren mugimendu iraultzaileen ondorioz, alemaniarrek irlak hartzekotan Petrogrado mehatxatzeko aukera izango zutela uste zuten, Errusiako Errepublikaren gobernuaren ahulezia aprobetxatu nahian.[1]
Alemaniarrak Oskar von Hutier jeneralaren aginpean zeuden, aurreko hilabetean Rigako setioa irabazi zuen jeneral garailea. Lehorreko kanpaina Tagalaht badian (Tagga alemanez) gertatutako alemanen lehorreratzeekin hasi zen, Saaremaa uhartean (Ösel), urriaren 12an.[2] Aurretik minak garbitzeko itsas operazio zabalak garatu eta itsasertzeko artilleriako bateriak hondoratu zituzten. Indar alemaniarrek uhartea urriaren 16rako ziurtatu zuten, eta Errusiako armadak urriaren 20an Muhu irla (Moon) ebakuatu zuen. Hiiumaa (Dagö) irla 18an erori zen, porrotean amaitu ziren bi saiakeren ostean.[3]
Von Hutierrek Pour le Mérite domina jaso zuen garaipenagatik. Errusiarren partetik, uharteak galtzearekin batera errusiar ipar frontearen hegala mehatxatuta ikusi zuten, haren hornikuntza itsasoz etetea posiblea izango zela sinetsi baitzuten. Armadaren atzekaldean lehorreratze baten mehatxuak arazo larriak ekarri zizkion Revalen zegoen itsas baseari, Finlandiako golkoaren, baita Petrogradoren defentsari. Hala ere, tropa eta ontzi alemaniarrak Mendebaldeko Frontera eta Ipar Itsasora erretiratzen ari zirela ikusi zenean, egoera zertxobait baretu zen. Hala ere, argi zegoen indar errusiarrak egoera larrian zeudela, eta egoera are gehiago hondatuz gero, erabat desegiteko arrisku errealista zegoela. Handik egun batzuetara, Errusiak armistizio negoziazioak hasi zituen Alemaniarekin, eta handik gutxira boltxebikeek Kerenskiren gobernua kaleratu zuten, gerra zibila piztuz.[4]
- ↑ Bengelsdorf, Lutz. (2008). Der Seekrieg in der Ostsee: 1914 - 1918. Hauschild ISBN 978-3-89757-404-5. (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
- ↑ Staff, Gary. (2008). Battle for the Baltic Islands 1917: triumph of the Imperial German Navy. Pen & Sword Maritime ISBN 978-1-84415-787-7. PMC 232131032. (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
- ↑ (Alemanez) Ruge, Friedrich. (1964). The War at Sea 1914–1918. Volume 3: The War in the Baltic Sea.. Frankfurt am Main: Mitter & Sohn.
- ↑ Barrett, Michael B.. (2008). Operation Albion: the German conquest of the Baltic Islands. Indiana University Press ISBN 978-0-253-34969-9. PMC 155755676. (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).