Aldo Rossi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Milan, 1931ko maiatzaren 3a |
Herrialdea | ![]() ![]() ![]() |
Heriotza | Milan, 1997ko irailaren 4a (66 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza |
Hezkuntza | |
Heziketa | Politecnico di Milano (1949 - 1959) laurea (en) ![]() |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, diseinatzailea, hirigilea, gidoilaria eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Milan |
Enplegatzailea(k) | Politecnico di Milano |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | arkitektura postmodernoa |
Aldo Rossi (Milan, 1931ko maiatzaren 3a – Milan, 1997ko irailaren 4a), teoriko, margolari eta arkitekto postmoderno italiarra izan zen.
Rossi XX. mendearen bigarren erdialdeko arkitekturaren berritzaile ideologiko eta plastiko handienetakoa izan zen. Geometria eta oroimenari zion gurtza eta poesia metafisikoa zirela-eta, milandar honek XX. mendeko azken hereneko arkitektura eta hirigintza aldatu zuen.
1959 urtean Milango Poltitecnicoan arkitekto diploma lortu ondoren, 1961 eta 1964 artean Casabella-Continuità Milango aldizkariaren erredaktoreetako bat izan zen. Hainbat arkitektura eskolatan irakasle izan zen, hala nola Instituto Universitario di Architettura Venezian (IUAV), Poltitecnico Milanen, Eidgenössische Technische Hochschule Zurichen (ETH) eta Cooper Union New Yorken.
Hiriaren arkitektura (L'Architettura della città) saiakera teorikoa argitaratu zuen 1966an, haren arkitekturaren eta hiriaren ikuspegi eta ideia azalduz. Lan honetan eta bere pentsamolde osoan argi agertzen da hiriaren arkitektura dela gairik garrantzitsuena, hiriaren morfologia eta eraikin tradizionalak azpimarratuz, batez ere sorterria zuen Lonbardia eskualdekoak. Halaber, eraikinen tipoa eraikuntzaren funtzioaren gainetik dela ziurtatzen du idazlanotan, non Rossi arkitekturaren zientifikotasuna azaltzen saiatzen den.
Arkitektura-estiloari dagokionez, Adolf Loos, Heinrich Tessenow eta Mies van der Roheren eragina dira aipatzekoak Rossiren lanarengan. Haren lanak, berriz, eragin handia eduki zuen 70eko eta 80ko hamardaketako arkitektoengan.
1990 urtean Pritzker Saria jaso zuen.
1997ko irailaren 4an Milango ospitale batean zendu zen, hamar egun lehenago kotxe-istripu bat izan ondoren, landako bere etxera zihoala.