Alegiazko memoria

Aplikazio programek bukaezineko memoriarekin lan egiten dutela uste dute, baina benetan sakabanatutako memoria zatiekin eta disko gogorrarekin erabiltzen dute. Prozesuen orriak, elkarren segidan derrigorrez ez dira kokatu behar memorian gainera

Alegiazko memoria edo memoria birtuala informatika arloan, existitzen ez den memoria nagusia (RAM nagusiki) simulatzeko software teknika da.

Konputagailuaren disko gogorrak eta memoria nagusiak elkar lan egiten dute memoria handitzeko, azken finean disko gogorra erabiltzen da memoria nagusia handitzeko.

Honen bitartez konputagailu batek aplikazio programa handiagoak edota aldi berean aplikazio programa gehiago egikaritzeko ahalmena du.

Prozedura honetan programak zatitzen dira eta memoria nagusia behar denerako biltegiratze lagungarria erabiltzen da, disko gogorra gehien bat, merkea, edukiera ahalmen handia eta memoria lagungarrietan arinena baita.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne