Alegoria hitza grezieratik dator, ἀλληγορία, eta, euskaraz, mintzaira figuratua adierazten du. Alegoria tropo bat da, ordezkatze prozeduraz baliatzen den baliabidea beraz. Kasu honetan ordezkatze hori orokorra da: kontakizun sinbolikoaren bidez beste errealitateak aipatzen baitira; bertako elementu guztiek balio sinboliko hori gordetzen dute: pertsonaiak, janzkerak, , paisaia... Modu horretaz ikusi ezin dena, abstraktoa dena, ikus daiteke. Esaterako oso ezaguna da heriotzaren alegoria: eskeleto bat sega batez eskutan. Euskal kantagintzan Xabier Altzibarrek Jose Maria Iparragirreren "Gernikako arbola"ren bertsoak aipatu ditu alegoriaren adibide moduan non "arbola" kontzeptuan herriaren eta euren eskubideen sinboloa ikus daitekeen.[1]
Erretorikatik kanpo alegoria sinbolo kontzeptuarekin nahastu daiteke, batez ere sinboloa oso hitz anbiguoa delako.[2] Modu batez esan daiteke alegoria sinboloen gainean eraikitzen dela.