Alemaniako erlojupeko txirrindularitza txapelketa

Bert Grabsch banakako erlojupeko Alemaniako txapeldunaren maillotarekin.

Alemaniako erlojupeko txirrindularitza txapelketa urtero ospatzen da 1995etik espezialitate honetako Alemaniako txapelduna erabakitzeko. Titulua lasterketa bakar baten garaileak jasotzen du, nork, urte betez, erlojupeko proba orotan Alemaniako banderaren koloreak dituen maillota erabiltzeko eskubidea izango duen hurrengo urteko txapelketararte.

Ospatu diren 17 edizioetan, garaipen gehien lortu dituztenak Michael Rich eta Bert Grabsch dira, bakoitza lau garaipenekin.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne