Alergia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | immunoglobulin mediated immune response (en) , hipersentsibilitatea eritasuna |
Espezialitatea | Immunologia |
Arrazoia(k) | Alergeno |
Sortzen du | errinorrea allergic response (en) |
Adina | any age (en) |
Asoziazio genetikoa | |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | omalizumab (en) , prednisolona, acrivastine (en) , Loratadina, dexametasona, astemizole (en) , prednisona, triamzinolona, metilprednisolona eta chloropyramine (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | T78.40 |
GNS-10 | T78.4 |
GNS-9 | 995.3 |
DiseasesDB | 33481 |
MedlinePlus | 000812 |
eMedicine | 000812 |
Alergia organismoak kanpoko substantzia baten aurrean izaten duen hipersentikortasun erreakzioa edo gehiegizko erantzuna da, substantzia horrekiko oso sentikorra delako. Erreakzio alergikoa eragiten duen substantziari alergeno deritzo; alergeno ohikoenak hautsaren akaroak, polena, janari batzuk eta zenbait animalia izaten dira.
Erantzun alergikoaren oinarrian immunitate-sistema dago. Alergenoak antigeno moduan jarduten du, antigorputzen sintesia eragiten. Antigorputz hauek erreakzio bortitzak dituzte bigarren aldiz alergenoa gorputzean sartzen denean.
Alergia prozesuetan agertzen diren antigorputzak E immunoglobulinak dira (Ig E).