Alex Hall (eskiatzailea) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alexander Hall |
Jaiotza | Fairbanks, 1998ko irailaren 21a (26 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile akrobatikoa |
Pisua | 82 kilogramo |
Altuera | 193 zentimetro |
![]() ![]() ![]() |
Alexander Hall (1998ko irailaren 21a) estatubatuar freestyle eskiatzailea da, eta nazioartean lehiatzen da AEBetako Freeskiing Slopestyle taldeko kide gisa. 2017ko FIS Freestyle Munduko Eski Txapelketan parte hartu zuen, eta 2018ko[1] zein 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan. Azken hauetan urrezko domina lortu zuen slopestyle proban.[2]
Gaur egun, Hall Spyder, Faction Skis, POC Sports, Panda Poles eta Monster Energy Drink marken irudia da. 2019an, Hallek bere lehen urrezko domina irabazi zuen Winter X Games XXIIIn slopestyle proban. 2021eko X Games etan, Hallek brontzea jaso zuen gizonezkoen eski big air-ean. Hallek Real Ski 2021 txapelketan urrea ere irabazi zuen. [3] [4] [5]