Alexander Payne | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Omaha, 1961eko otsailaren 10a (63 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Grezia (2022ko otsailaren 8a - |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sandra Oh (2003 - 2006) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stanford Unibertsitatea Salamancako Unibertsitatea UCLAren antzerki, filme eta telebista eskola Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Creighton Preparatory School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, idazlea eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Constantine Alexander Payne (Omaha, Nebraska, 1961eko otsailaren 10a) AEBetako zinema zuzendaria da. Election filmarengatik egokitutako gidoi onenaren Oscar sarirako izendapena jaso zuen. Bi aldiz irabazi du Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria, 2004an Sideways eta 2011n The Descendants filmekin.
Bere zinemaren ezaugarria umore beltza eta egungo gizartearen erretratu satirikoak dira. Sexuen arteko harremanak bere filmetako hizpide nagusia izaten da. Jende arrunta erabili ohi du paper txikietarako, hau da, benetako poliziak polizien paperetan, edo benetako irakasleak irakasleak izateko.