Alexandre Dumas | |||
---|---|---|---|
1840 - 1840 ← Honoré de Balzac - François Arago → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Villers-Cotterêts, 1802ko uztailaren 24a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Bizilekua | former 2nd arrondissement of Paris (en) | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Puys (en) eta Dieppe, 1870eko abenduaren 5a (68 urte) | ||
Hobiratze lekua | Parisko Panteoia Communal Cemetery of Villers-Cotterêts (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||
Familia | |||
Aita | Thomas-Alexandre Dumas | ||
Ama | Marie-Louise-Élisabeth Labouret Dumas | ||
Ezkontidea(k) | Ida Ferrier (en) (1840ko otsailaren 5a - 1859) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | eleberrigilea, antzerkigilea eta idazlea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | |||
Influentziak | Simon Ganneau | ||
Kidetza | Elisabet Katolikoaren Ordena | ||
Mugimendua | French Romanticism (en) | ||
| |||
Alexandre Dumas (Villers-Cotterêts, Aisne, Frantzia, 1802ko uztailaren 24a - Dieppe, Itsas Sena, Frantzia, 1870eko abenduaren 5a) frantsesezko idazle famatu eta emankorra izan zen.
Eleberri historikoak landu zituen batez ere, eta mundu osoan ezaguna da Hiru mosketariak (1844) eta Monte Cristoko kondea (1845) lanen egilea delako. Antzezlan ugari ere idatzi zituen. Azken eleberria Le Chevalier de Sainte-Hermine izan zuen (1869).
Marie-Louise Labouret (1769–1838) eta Thomas Alexandre Davy de La Pailleterie (1762–1806) jeneralaren semea zen, eta Henry Bauër eta bere izen bereko Alexandre Dumasen (1824–1895) aita. Azken horrek, besteak beste, La Dame aux camélias idatzi zuen.
Alexandre Dumasen lana unibertsala da. Index Translationumen arabera, hamahirugarren postuan dago atzerriko hizkuntza batera gehien itzuli diren egileen artean[1].