Alexandro I.a Jugoslaviakoa (serbieraz: Александар I Карађорђевић, Aleksandar I Karađorđević, aleksǎːndar př̩ʋiː karad͡ʑǒːrd͡ʑeʋit͡ɕ ahoskatua; Cetinje, 1888ko abenduaren 16a – Marseilla, 1934ko urriaren 9a) Jugoslaviako erregea izan zen 1921-1934 bitartean. Petri I.aren semea, erregeorde izendatu zuten 1914an, eta Lehen Mundu Gerran aliatuen alde parte hartu zuen. 1921ean errege izendatu zuten, eta estatuko nazioen arbuioa jaso zuen, betiere aldeztu zituen serbiarrena izan ezik. 1929an diktadura ezarri zuen. Marseillan hil zuen ekintza talde armatu kroaziar batek, Barthou frantziar atzerri-ministroarekin batera.