Alfabeto erruniko germaniar hizkuntzek latindar alfabeto erabili aurreko alfabeto-sistema izan zen. Idazteko errunak erabiltzen zituzten, antzinako alfabetoko zeinuak zirenak[1]. Eskandinaviako aldaerek futhark edo fuþark zuten izena, alfabeto hauen lehendabiziko sei letrak F, U, Þ, A, R eta K zirelako[2]. Anglosaxoiar aldaerak, berriz, futhorc zuen izena, anglosaxoieraz lehendabiziko sei letrak horrela ahoskatzen zituztelako. Alfabeto errunikoak eta bere idazkunak aztertzen dituen zientziak errunologia du izena eta germaniar filologiaren adarra da.