Alfaki (arabieraz: فقيه, faqīh) fiqh edo islamdar jurisprudentzian aditua da.[1] Koran eta Sunnaren bitartez erabaki legalak hartzen ditu, beraz, epaileen papera hartzen du.
Madhab edo islamdar eskola juridikoen jarraitzailea da. Sunitarren artean Hanafi, Maliki, Shaafi eta Hanbali; eta xiitarrek berriz, beraien eskola dute: Yafari.