Alfontso II.a Portugalgoa Gizena[1] (Coimbra, 1185eko apirilaren 23a - Coimbra, 1223ko martxoaren 25a) 1211-1223 bitartean Portugalgo erregea izan zen. Antso I.aren seme eta ondorengoa zen. Mairuen aurka borrokatu eta erreinuko administrazio egitura sendotu zuen. Elizaren kontra etengabeko borrokan jardun zuen eta eskumikaturik hil zen.