Alfontso III.a Portugalgoa Boloniarra[1] (Coimbra, 1210eko maiatzaren 5a - Lisboa, 1279ko otsailaren 16a) 1248-1279 bitartean Portugalgo erregea izan zen. Alfontso II.aren semea zen. Mathilde de Dammartin, lehenbiziko emaztea, zapuztu eta Inozentzio IV.a aita santuak eskumikatu zuen. Algarbe lurraldea konkistatu zien mairuei.