Alfredo Le Pera | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alfredo Le Pera Sorrentino |
Jaiotza | São Paulo, 1900eko ekainaren 7a |
Herrialdea | ![]() |
Talde etnikoa | italo-argentinarra |
Heriotza | Medellín, 1935eko ekainaren 24a (35 urte) |
Hobiratze lekua | La Chacarita hilerria |
Heriotza modua | : hegazkin-istripua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, gidoilaria, kanta-idazlea, kantugilea eta antzerkigilea |
Genero artistikoa | tangoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Alfredo Le Pera Sorrentino (São Paulo, Brasil, 1900eko ekainaren 6 edo 7a (egunari buruzko eztabaidak daude) - Medellín, Kolonbia, 1935eko ekainaren 24a) argentinar legelaria, idazlea, gidoilaria, itzultzailea, eta kazetaria izan zen. Carlos Gardelek kantatutako tango ezagunenen egilea izan zen (Por una cabeza, El día que me quieras, Volver, Mi Buenos Aires querido...).[1]
Maria Sorrentino Moreno eta Alfonso Francisco de Paula Le Pera, Italiako hegoaldetik etorriak, Europatik Argentinara zihoazen, baina hilabete pare batean Brasilen geratu behar izan zuten, Maria erditzeko baitzegoen. Orduan jaio zen Alfredo, eta bi hilabete geroago Buenos Airesera bidaiatzen jarraitu zuten, bertan bi seme-alaba gehiago izan zituztelarik.[2]
San Kristobal auzoan bizi izan zen eta batxilergoa Bernardino Rivadavia Ikastetxe Nazionalean egin zuen, Buenos Aires auzoko San Juan etorbideko 1545. zenbakian. Han Vicente Martínez Cuitiño antzerki-kritikaria izan zuen irakasle, eta hark eragina izan zuen poeta izateko bokazioan. Pianoa ere ikasi zuen, eta horrek pentagramaren oinarrizko ezagutzak eman zion. Familiak bultzatuta, medikuntzako ikasketak hasi zituen, baina laugarren urtean utzi zituen, kazetaritzarako zaletasuna nagusitu baitzitzaion.
Geroago antzerki-piezaren bat idatzi zuen, baita tangorako letra batzuk ere. Carlos Gardelekin elkartu aurretik, arrakasta pixka bat lortu zuen El Carillón de la Merced lehen tangoarekin. Tania Victoria antzokian estreinatu zuen, Txileko Santiagoko Mesedeetako Andre Maria elizara egindako bisitan inspiratutako gaia.[3][4] Enrique Santos Discépolok musika jarriko zion poemari.