Algarveko Itzulia

Algarveko Itzulia
Orokortasunak
KirolaErrepideko txirrindularitza
Sorrera1960
Ekitaldi kopurua50 (urtea: 2024)
Aldizkotasunaurterokoa (Ots)
MotaEtapakako lasterketa
translation for raceinfobox_translate index 33 not foundPOR Portugal
LekuaAlgarbe
Mailak2.1 (2005-2016)
2.HC (2017-2019)
2.Pro (2020-)
ZirkuituaUCI ProSeries
Webgune ofizialaWebgune ofiziala
Palmaresa
Azken garaileaBEL Remco Evenepoel
Garaipen gehien lortu duenaPOR Belmiro Silva
BEL Remco Evenepoel
(3 garaipen)
Dokumentazioa

Algarveko Itzulia (ofizialki Volta ao Algarve) Portugalgo Algarve eskualdean urtero otsailaren hasieran jokatzen den etapakako txirrindularitza Itzuli bat da.

1936tik ospatzen da, baina 1970 arte ez zen sendotu eta urtero ospatzen hasi. 2005ean UCI Zirkuitu Kontinentalak sortu zirenetik UCI Europe Tourren barnean dago 2.1 mailan (aurretik, pixkanaka, 2.5 mailatik 2.3ra igotzen joan zen).

1998tik bost etapaz osatua dago.

Proba honek ez zuen interes berezirik txirrindularien artean, baina, azken urteetan, garrantzi apur bat hartzen hasi da, txirrindulari askok udaberriko klasikoak prestatzeko korritzen baitute. Horien froga bezala, Itzuli honen garaileetako batzuk dira: Alberto Contador, Alex Zülle, Floyd Landis, Melchor Mauri, Stijn Devolder edo Alessandro Petacchi bezalako txirrindulari ezagunak.

Proba honetan garaipen gehien lortu dituztenak Belmiro Silva portugaldarra eta Remco Evenepoel belgikarra izan dira, hiruna garaipenekin.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne