Aljeriako gerra frantsesez: Guerre d'Algérie arabieraz: ثورة التحرير الجزائرية amazigeraz: Tagrawla Tadzayrit | ||||
---|---|---|---|---|
Data | 1954ko azaroaren 1a - 1962ko irailaren 9a | |||
Emaitza | FLNren garaipen politikoa Militarki ez FLNren aldekoa[1],[2],[3],[4]
| |||
Lurralde-aldaketak | Aljeria Frantzia | |||
Gudulariak | ||||
| ||||
Buruzagiak | ||||
Indarra | ||||
| ||||
Galerak | ||||
|
Aljeriako Independentziaren Gerra, sarritan besterik gabe Aljeriako Gerra deitua[9] (1954ko azaroaren 1a – 1962ko martxoaren 19a), Aljeria Frantziatik askatzeko egindako gerrilla kanpaina (maquisards) izan zen. Gutxi gorabehera 180.000 hil eta 230.000 zauritu eragin zituen Afrikako iparraldeko herrialde hartan.
Gerra honen garaian Charles de Gaulle frantziar presidentea zen eta haren herrialdea ahulduta zegoen Bigarren Mundu Gerra amaitu berria zegoelarik eta aurreko urtean Indotxina galdu ostean. Testuinguru horretan Front de Libération Nationale (FLN) talde eta Mouvement National Algérien (MNA) taldeek gerratea abiatu zuten militar eta landa-eremuko zibil (Pieds-Noirs) frantziarren aurka. Aipatzekoa da Philippeville (gaur Skikda) hirian 1955ean independentistek zibilen aurka egindako sarraskia. Hastapen horietan, tartean Albert Camus idazle eta filosofoa saiatu zen gerra gelditzen eta behintzat zibilak errespetarazten, alferrik.
1956an Aljerko gudua hasi zen, gerrate honetan mugarria izan zena eta urtebetez luzatu zena. 1957an, Frantziako armadak gogor zanpatu zituen, Aljer okupatu egin zuen eta Frantzian eztabaida handia sortu zen koloniari independentzia ematearen aldekoen eta kolonia mantentzearen aldekoen artean. Azken taldekoen buru Frantziako OAS erakunde terrorista zen. De Gaulle jenerala gobernutik kentzen ere saiatu ziren.
Geroago, De Gaullek 1958an aljeriarrak deitu zituen galdeketa baterako, eta herritar gehien-gehienek burujabetzaren alde eman zuen botoa. Honek ez zuen gatazka gelditu, eta beste alde batetik hainbat frantziar aterarazi zuen Aljeriatik, 1962rako herrialde osoko biztanleen %13a inguruan ihes egin zuelarik. Eviango Hitzarmenaren bidez, 1962an Aljeriak independentzia lortu zuen.
Hainbat borroka eta tortura kasuak pairatu ondoren, azkenean gerratea amaitu zen eta FLNren buruzagia zen Ahmed Ben Bella presidente izendatu zuten.