Aljerko Gudua

Aljerko Gudua
Aljeriako Independentzia Gerra
FLNren atentatu nagusiak, ultra aljero-frantsesen atentatuak eta frantses armadaren ekintza errepresiboak Aljerko guduaren aurretik eta bitartean.
Data1957ko urtarrilaren 7tik urriaren 9ra
LekuaAljer  Aljeria
Koordenatuak36°46′34″N 3°03′36″E / 36.7761°N 3.06°E / 36.7761; 3.06
EmaitzaFLNren garaipen estrategikoa Frantziaren garaipen taktikoa
Gudulariak
Aljeria Nazio Askatasunerako Frontea (FLN) Frantzia Frantzia
Buruzagiak
Aljeria Abane Ramdane
Aljeria Krim Belkacem
Aljeria Larbi Ben M'hidi
Aljeria Benyoucef Benkhedda
Aljeria Saad Dahlab
Aljeria Yacef Saadi
Aljeria Ali la Pointe

Frantzia Jacques Massu
Frantzia Marcel Bigeard Frantzia Yves Godard
Frantzia Roger Trinquier
Frantzia Pierre Paul Jeanpierre
Frantzia Paul Aussaresses

Frantzia Paul-Alain Léger
Indarra
5.000 militante[1],[2] 8.000 paraxutista
1.500 jendarme[3]
Galerak
1.000-3.000 hildako edo desagertu.[4][5] 300 hildako
900 zauritu (1956 eta 1957 bitarteko atentatuetan).[6]

Aljerko Gudua 1957an gertatu zen Aljerren, Aljeriako Independentzia Gerraren barruan, eta aurrez aurre jarri zituen, batetik, frantses armadaren paraxutisten 10. dibisioa eta Nazio Askatasunerako Fronteko (FLN) aljeriarrak. FLNk egindako hainbat atentaturen ondoren, botere zibilak haren eskumen guztiak Massu jeneralaren eskuetan utzi zuen 1957ko urrian, legezko eremutik erabat kanpo, FLNren antolakuntza desegiteko eta atentatuekin behingoz amaitzeko.

1956tik bortizkeriak gorantz egin zuen Aljeria osoan, eta bereziki, Aljerren, Robert Lacoste, ministro egoiliar eta Algeriako gobernari orokorra, 1956ko martxoan Nazio Biltzarrak emandako botere bereziak erabiltzen hasi zen unetik. Lacostek Massuri, paraxutisten 10. dibisioko komandanteari, Aljer baketzeko mandatua eman zion. 1957ko urtarrilaren 8an Massu hirian sartu zen 8.000 paraxutisten laguntzarekin eta gerra-legea ezarri zuen. FLNek atentatu gehiagorekin erantzun zuen eta greba orokorrera dei egin zuen 1957ko urtarrilaren 28rako. Armadak, ordainean, hiria sektoreetan banatu eta auzo musulmanak zedarritu zituen. Errepresio zorrotza ezarri eta atxiloketa masiboak egiten hasi zen armada, eta atxilotutako askok torturak jasan zituzten.[7] Estrategia horri esker Aljerko barruti autonomoko antolakuntzari kolpe handia eman zitzaion, eta ondorioz, buruzagi asko Aljer uztera behartu zituzten eta zenbait buruzagi atxilotu zituzten, besteak beste, Larbi Ben M'hidi eta Yacef Saadi.

Gudua frantses armadak irabazi zuen, izan ere, atentatuak eta FLNren gerrila urbanoa ezabatu eta ordena berriro ezarri baitzituen, baina krisi moral bat ireki zuen zeren eta erabilitako metodoak ez baitzituzten guztiek onartu.[8] 1957ko martxoaren 28an, Jacques Pâris de Bollardièrek, torturaren erabilpenaren aurkakoa berau, funtzioetatik ordeztua izatea eskatu zuen. Intelektualek eta funtzionarioek, eta baita Aljerian aritutako zenbait erreserbistek ere, bat egin zuten berarekin. 1957ko irailaren 12an, Paul Teitgenek, erresistentziako kide ohiak, katolikoa eta Aljerko poliziako idazkari orokorra zenak, dimisioa eman zuen Massu jeneralak erabilitako metodoen aurkako protesta gisa.

Nahiz eta zentsura handia egon, frantsesek Aljeriako gerraren atal ezkutuenak ezagutu zituzten, eta bitartean, Aljerian, bertako populazioan FLNaren inguruko elkartasuna handitu zen. Bestalde, Aljeriako frantsesek, hiru hilabetez FLNren atentatuak jasan zituztenak, ez zuten ahantzi Massu jeneralak egindako lana eta "Aljerko batailaren irabazle" izendatu zuten eta babesa eman zioten 1958ko maiatzeko krisian, Osasun Publikorako Batzordea sortu zuenean,[9] eta baita bigarren aldi batean ere, De Gaulle jeneralak Aljerian zeraman politika kritikatu ondoren, metropolira itzuli zenean, barrikaden astea delakoa piztuko zuena.

Aljerko gudua Aljeriako gerrako atalik odoltsuenetakoa izan zen. Gerra 1962an amaitu zen eta Aljeriak bere independentzia lortu zuen.

Aljerko Kasbah «hiriko makia», FLNeko buruzagientzat klandestinitatean ibiltzeko toki egokia eta Aljerko barruti autonomoaren Estatu Nagusia.
  1. Gilbert Meynier, Histoire intérieure du FLN (1954-1962), page : 326, Fayard, 2002, ISBN 2-213-61377-X
  2. Serge Bromberger, Les Rebelles algériens, pages : 156-157. Paris, Plon, 1958
  3. Alistair Horne, A Savage War of Peace: Algeria 1954-1962, 1977, New York Review (2006), 188 or. (ISBN 978-1-59017-218-6)
  4. (Frantsesez) Ikus Crevette Bigeard
  5. Massu jeneralak 1.000 biktima baino gutxiago iragarri zuen. 3.000ko kopurua Paul Teitgenek aurreratu zuen eta Aljerko departamentuean desagertutakoan hartzen ditu kontuan. cf Benjamin Stora eta Mohammed Harbi (dir.), La guerre d'Algérie : 1954-2004, la fin de l'amnésie, Paris, Robert Laffont, 2004, 728 p. (ISBN 2-221-10024-7), 489. or.
  6. (Frantsesez) Benjamin Stora; Mohammed Harbi. (2004). La guerre d'Algérie, 1954-2004, la fin de l'amnésie. Paris: Robert Laffont, 728 or. SH ISBN 2-221-10024-7...
  7. «Aljeriakoak oraino soldadu frantsesei loa galarazten die» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-01-01).
  8. Polemika liburu batek piztu zuen batez ere, Henri Allegeren La question, 1958koa.
  9. (Frantsesez) «Jacques Massu, le général repenti» Le Monde 2002-10-29..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne