All-Ireland Senior Football Championship

All-Ireland Senior Football Championship
Craobh Shinsear Peile na hÉireann
Irlanda Osoko Futbol Gaeliko Senior Txapelketa
KirolaFutbol gaelikoa
EskualdeaIrlanda
Sorrera urtea1887
AntolatzaileaElkarte Atletiko Gaeliko
GaraikurraSam Maguire Kopa
Partehartzaileak33
Aurtengo irabazleaDublin GAA
(2018: 28. aldia)
www.gaa.ie

All-Ireland Senior Football Championship, irlanderaz Craobh Shinsear Peile na hÉireann (euskaraz Irlanda Osoko Futbol Gaeliko Senior Txapelketa) Irlandako futbol gaeliko kanporaketa bidezko txapelketa nagusia da. Udaldeko hilabeteetan zehar Gaelic Athletic Association erakundeak antolatutako txapelketa da, urtero irailaren hirugarren edo laugarren igandean Dublingo Croke Park zelai mitikoan ospatu ohi den All-Ireland Football Final finalak amaiera ematen diolarik. Azken hau Irlanda osoan biziki jarraitua eta zaletu ugari dituen ekitaldia delarik. Txapelketa honetako eta finalaren irabazlea Sam Maguire Kopa kopa bereganatu ohi du. Txapelketaren babesleak SuperValu, Ulster Bank eta Vodafone dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne