Informazio pertsonala | |
---|---|
Izena | Allan Davis |
Jaiotza data | 1980ko uztailaren 27a (44 urte) |
Jaiotza herria | Ipswich, Queensland |
Jaiotza herrialdea | Australia |
Kirol informazioa | |
Egungo taldea | Quick Step |
Modalitatea | Errepidea |
Rola | Lasterkaria |
Trebetasuna | Esprinterra |
Profesional taldea(k) | |
2001 2002 2003-2006 2007 2008 2008- |
Mapei-Quick Step Mapei-Quick Step-Latexco (GS3) ONCE–Eroski Discovery Channel Mitsubishi-Jartazi Quick Step |
Allan Davis (Ipswich, Queensland, Australia, 1980ko uztailaren 27a) Quick Step taldeko txirrindulari australiarra da.
2006an arazoak izan zituen Espainiako Goardia Zibilak dopin inguruan abiarazitako Puerto Auzian bere izena agertzen zelako. Nahiz eta Allan Davisek dopin kasuekin zerikusirik ez izan eta instituzioek horrela egiaztatu, denbora luzez talderik gabe egon zen. Australiako Dopinaren Aurkako Agentziak errugabe jotzen bazuen ere, Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak (UCI) ez zuen onartzen. Hori dela eta, Davisek UCIren aurkako salaketa jarri zuen lana murrizteagatik.
Gaur egun, Oiartzunen bizi da, Andrearekin ezkonduta dago eta bi seme-alaba dituzte, Harrison eta Brooklyn. Bere anaia Scott Davis ere txirrindulari profesionala da.