Altruismo

Limosna ematea ekintza altruista da.

Altruismoa besteak laguntzeko printzipioa eta praktika da, bestearen maitasun soilagatik eta trukean ezer jaso beharrik gabe, egoismo edo berekoikeriaren aurkakoa da eta enpatia eta eskuzabaltasunarekin parekatzen den bertutetzat jotzen da. Altruismoz jokatzen duten pertsonak nahiz altruismoz burututako ekintzak altruistak direla esaten da.

Gizakiok janaria eta bestelako ondasunak partekatzen ditugu. Altruistak dira, edo izan daitezke. Ohiko portaera bat da. Jokaera altruistak dakar taldeko beste kide batzuekiko lehiarako abantaila bati uko egitea, edo abantaila hori itzultzea ere.[1]

  1. «"Gizakiok altruistak gara; zenbait, banpiroak ere bai" | Juan Ignacio Pérez Iglesias» Campusa (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne