Altsasu auzia

Artikulu hau auziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Altsasu (telesaila)».
Altsasu auzia salatzeko manifestazioa, 2016ko azaroaren 26an

Altsasu auzia Nafarroa Garaiko Altsasu udalerrian 2016ko urriaren 15eko gauean izandako gertakarien ondorioz sorturiko kasu juridikoa izan zen. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak zuzendutako auzian bi Guardia Zibil eta euren bikoteen eta herriko hainbat gazteren artean gertatutako liskarra epaitzen zen,[1] eta eraso terrorista bat zela argudiatuta 375 urteko kartzela zigorra eskatu zuen Fiskaltzak.[2]

Tartean egondako hiru gazte 2016ko azaroaren 14tik zeuden kartzelan auzi hau zela eta.[3] Azkenean, nahiz eta ekintza terroristaren izaera bertan behera geratu, 13 urte arteko kondenak jaso zituzten.

2019ko urrian epailearen iritzian Altsasuko liskarrean "diskriminazioa" eta "nagusitasun abusua" larrigarriak ez zirela aplikatu behar erabaki eta ondorioz zigor urteak gutxitu zizkieten. Gehienez 9 urte eta 6 hilabetera arteko espetxe zigorrak ezarri zizkieten.[4]

  1. Bi atxilotu utzi ditu ferietako liskar batek. (Noiz kontsultatua: 2017-11-13).
  2. Sagarzazu, Jokin. «Fiskaltzak 375 urte eskatu ditu Altsasuko auziko zortzirentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-11-13).
  3. Urtebete espetxean. (Noiz kontsultatua: 2017-11-13).
  4. https://www.argia.eus/albistea/altsasuko-gazteen-kontrako-espetxe-zigorrak-9-urtera-arte-murriztu-ditu-gorenak

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne